07.08.2008
HELETAKO OMENALDIA
Heletako aterbe pilota plazan, 2008ko agorrilaren 7 huntan, ostegunarekin, laurrehun ingurun ginen Popo Larre omentzeko. Bada 25 urte xuxen desagertua dela bainan geroztik ez dugu sekulan ahantzi nahi zein ziren beren herriaren alde amentsak, hara zer zioen Xan Coscaratek Autonomia Eraiki izenean.
Komentarioak irekiak utzi ditugu artikulu huntan zuen gogoetak aipa dezakezue gurekin batean bultzatzeko duintasun oihua : Nun da Popo ?
23:29 Lien permanent | Commentaires (0) | Envoyer cette note
05.08.2008
Egia jakinen dugun eguna helduko da
La nuque raide Gabriel Mouescaren liburutik hartua
Gertakizunen garaian, Popo, kultural mailan oso setiatua den gazte bat da. Dantzari, kantari, komediante, dena ongi ateratzen zaio. Bere gaitasun artistikoek, umorea eta komunikazio errextasunak lagun oso atsegina egiten dute. Kalitate guziak ditu bizitzaz gozatzeko, alabainan Ikko militantea da. Eta, zenbait aste lehentxoago klandestinitatean sarteza erabaki du.
1983ko agorrilaren 7an Léon-go kanpinean present da. Haatik, ez du tiroketan parte hartzen zeren eta suzko lehen kolpea baino lehen ihes egiten du. Popok ez du burua eman nahi, lasterka alde egiten du ezagutzen ez duen zonalde batean. Momentu honetik aurrera ez du gehiago bizitzaren berririk ematen, nehori. Bilaketak egin ondoren, Iparretarrak-ek Poporen desagerpena publiko jartzen du eta denbora berean erakundeak tiroketan parte hartzea aldarrikatzen du. Komunikatuak argiki aipatzen du desagerpena Estatuaren serbitzuen kontu ezarri behar dela. Geroago beste desmartxa batzu jartzen ditugu abian atzerrian, bere ezagutzen artean. Hor ere ez dugu gure lagunaren aztarnik. 1983Ko agorrilaren 7an beraz, Popo azken aldiko ikusia izan da bere burkideengandik.
Hogoi urte pasa iragan dira gertakizunak izan direla eta deus. Nihungo elementu berririk ez da izan esperantza pittin bat emateko, Popok ezin atxemana jarraitzen du. Estadoak ez du sekulan bilatu, baina denbora berean izugarrizko medioak ezarriak dira tiroketan parte hartu duten militanteak hesitzeko. Ezaxola hau susmagarri oso bilakatzen da anitzentzan. Bestalde, gendarmeriak bereak egitenditu eta Poporen familiari, Iparretarrak erakundea desagerpenaren arduraduna dela erraten dio. Azkenik, medioak horrelako istorio beltz baten inguruan ixil ixilak egoten dira.
Eta, misterioa anpatzeko historio berri bat agertzen da, tiroketa pasa eta pixka bat geroxeago pasatzen da, eta zonalde geografiko berean. Gazte bat, bordale ingurukoa desagertzen da eta haren familiak bilaketak egiten ditu. Historio honetan, iduri du aginte judizialek bortxatu dituztela familiarrak ezagutzea beraien ez den seme bat. Susmo bat dago zeinean, atxeman izan den gorpua gure desagertutako lagunarena izan daitekeen...
Mina hor da oso gure Ipar Euskal Herriko erresistentzian. Ustekabeko hiltzeetaz hitz egin dut, Txomin, Ramuntxo eta Kristofena ; Maddirena aipatu dut soilik poliziaren arduragabekeria emanez. Eta Didierena, polizia batek bizkarrean jaurtikitako bala batek erahila. Bilana oso pisutsua zeineri gehitu behar diren larriki zauritutako militanteak. Kristofek bizitza galdu duen ekintzan, Patrick-i zango bat moztua zaio, eta Ttotte errotako aulki batean instalatua da GIGNekoek gainera tirokatu dutelarik haren arrastatzean. Beren engaiamenduaren biktima izan diren beste miilitanteekin alderatuz, Poporen desagerpenak, bere heriotzaz segur izanki, ezjakintasun handi eta anker bat uzten digu.
Ez dut dudarik errateko egun batez gure lagunaren desagerpenaren egia argituko dela. Estadoko seguritateko jende anitz dago lan egiten duena 1983 agorrila honetan eta baten batek bere kontzientzia xuritu nahi duela segur naiz. Nere kasuan, segurtasun bat bakarrik badut : ene lagunak bere ama adoratzen zuen. Horregatik ezinezkoa zait pentsatzea estualdi batean uzten ahal izan duela, berririk eman gabe. Badakit deituko zukeela, soilik erraiteko oraindik bizirik zegoela. Alta, ama horrek, desagerpenaren egunetik landa ez du sekulan bizitza izpirik jaso haren semeagandik. Ama, dagoeneko adintsua, hogoi urte pasa bere xokoan, egia goaitatzen ari dela minean eta faltan. Mendeku eta polemoika ororen gainetik, asmo bat daukat : norbait ama honen egoeran jar dadin eta eskain diezaion, azkenean, egia. Segeretu beltz hau ez delakoan argitaratua izanen Léon eko afera ez da iraganeko afera bat izanen. Non da Popo ?
18:23 Lien permanent | Envoyer cette note
03.08.2008
Carbon-Blanc-eko hobia
Eneko Bidegainen liburutik hartua :
…Leongo tiroketa baino egun batzuk berantago, agorrilaren 27an, jandarmeek gorpu bat atxeman zuten Porgeko hondartzan, leongo akanpalekutik ez sobera urrun. Lau egun lehenago Carbon-Blanc-eko (Gironde, Frantzia) familia bateko 15 urteko semea, Pascal Dumont, etxetik ihes joan zen. «Poliziak gorpu hura seme harentzat pasarazi nahi zuen baitezpada », dio Filipe Bidartek. Amak ez zuen gorpu hartan bere semea ezagutu eta beti jarraitu zuen salatuz bere semearena ez zen gorpu bat ehortzi zutela semearen izena zekarren hilobian. 2000ko martxoan iragan zen Leongoko aferaren auzi hartan ree bere postura berretsi zuen . « Gure semeak hamabost urte zituen. Gorpu hori mutiko helduago batena zen». Halaber, gorpu hark lau egun baino gehiago zeramatzan hilik, amaren arabera. Begiak falta omen zituen eta gorputzeko beste zati anitz arras andeatuak omen zituen.
Haien semea bizi delako susmoak indartu zitaizkien. 1985ean haren telefono dei bat jaso omen zuten. 1988an, aldizkari pornografiko batean haren semearen argazkia ikusi omen zuten.
« Guk, istorio hori jakin genuelarik, lotura egin genuen Poporekin », dio Bidartek. «Berehala sartu ginuen harremanetan familia harekin. Bereziki bitxi atxematen zuten jendarmeen egiteko manera. Familiari berria ekartzea, berria aintzin, kasu ematen dute familia sobera kolpatu gabe. Baina hor, kasu horretan ez ziren batere hola jokatu, arrunt basaki ari izan ziren, erranez baietz, dudarik gabe, haien semea zela, eta gurasoek ezetz ziotenean, oraino bortizkiago, atsulutuki gorpu hori sakatu nahian. Hori arrunt susmagarria zen. Jokatzeko molde horrek duda gehiago piztu zigun. Orduz geroztik hasi ginen pentsatzen gorpu hori Poporena izaten ahal zela, jandarmeek Popo itsasora bota zutela eta gorpu hura berritz agertu zelarik, zerbait gisaz desagerrarazi nahi izan zutela, familia haren semetzat pasaraziz».
Dena den, inoiz ez zuten lortu Pascal Dumonten hilobian zegoen gorpuaren DNA azterketa eginaraztea. «Prokuradoreak etabar ez zuten azterketarik nahi, baitezpada nahi baitzuten familia haren semetzat pasarazi. Betidanik segitu dugu gure ikerketa, eta gaur egun ere entseatzen gara jakitera, ea gorpu hura ez den Poporena .»
Ezezagun batzuek Pascal Dumonten hilobia ireki zuten, 2003ko abendu hasieran Carbon-Blanc herriko hilerrian. Handik landa, Bordeleko auzitegiak hilobia hartako gorpuaren DNA azterketa eskatu zuen. 2004ko apiril hasieran eman zituzten jakitera azterketa haren emaitzak. Azterketa haren arabera, gorpu hura Pascal Dumontena zen. Baina beste zientifiko batzuen arabera, ezinezkoa da hain ezur zaharretatik DNAa argi ateratzea.
Hilobi hartatik oineko ezur bat falta zen. Hala ere, Gwénaëlle Ledoigt Bordeleko prokuradore ordeak erran zuen ez zela ezurrik falta. «IKko militanteek zuten hilobi hura ideki, handik ezur batzuen hartzeko eta DNA azterketa egiteko», azaldu du militante batek. «Prokuradoreak zergatik erraten du deus ez zela desagertu ? Zerbait gorde nahi zuen.»
IKko kide haiek orkatilako ezurra hartu zuten. Bi laborategitara eraman zuten ezur zati bana. «Zinez fidagarriak eta konfiantziazkoak ziren». Azterketak egin zituzten, beraz. Denboraren buruan hartuak izan ziren ezur haiek sobera hezeak ziren DNAa argi eta garbi ateratzeko. «Horrek afera konplikatzen du. Azterketak aintzina segitzeko, beste nonbaiteko beste zati hartu behar lirateke. Pena da, orduan egina izan zen ekintza hartan ez baitzen aski elementurik hartuak izan.»
Hilobitik ezurra hartu zuten militanteek «ekintzaren etika» azpimarratu dute. «Hor gaude egia jakiteko. Inoiz ez dugu amore emanen, egia jakin arte. Egia atxeman behar dugu, Popori begira, familiairi eta Euskal Herria guztiari begira. Gure bete beharra da. Galdera beti hor da : Nun da Popo ?»
18:15 Lien permanent | Envoyer cette note













