05.08.2008

Egia jakinen dugun eguna helduko da

La nuque raide Gabriel Mouescaren liburutik hartua

Gertakizunen garaian, Popo, kultural mailan oso setiatua den gazte bat da. Dantzari, kantari, komediante, dena ongi ateratzen zaio. Bere gaitasun artistikoek, umorea eta komunikazio errextasunak lagun oso atsegina egiten dute. Kalitate guziak ditu bizitzaz gozatzeko, alabainan Ikko militantea da. Eta, zenbait aste lehentxoago klandestinitatean sarteza erabaki du.

1983ko agorrilaren 7an Léon-go kanpinean present da. Haatik, ez du tiroketan parte hartzen zeren eta suzko lehen kolpea baino lehen ihes egiten du. Popok ez du burua eman nahi, lasterka alde egiten du ezagutzen ez duen zonalde batean. Momentu honetik aurrera ez du gehiago bizitzaren berririk ematen, nehori. Bilaketak egin ondoren, Iparretarrak-ek Poporen desagerpena publiko jartzen du eta denbora berean erakundeak tiroketan parte hartzea aldarrikatzen du. Komunikatuak argiki aipatzen du desagerpena Estatuaren serbitzuen kontu ezarri behar dela. Geroago beste desmartxa batzu jartzen ditugu abian atzerrian, bere ezagutzen artean. Hor ere ez dugu gure lagunaren aztarnik. 1983Ko agorrilaren 7an beraz, Popo azken aldiko ikusia izan da bere burkideengandik.

Hogoi urte pasa iragan dira gertakizunak izan direla eta deus. Nihungo elementu berririk ez da izan esperantza pittin bat emateko, Popok ezin atxemana jarraitzen du. Estadoak ez du sekulan bilatu, baina denbora berean izugarrizko medioak ezarriak dira tiroketan parte hartu duten militanteak hesitzeko. Ezaxola hau susmagarri oso bilakatzen da anitzentzan. Bestalde, gendarmeriak bereak egitenditu eta Poporen familiari, Iparretarrak erakundea desagerpenaren arduraduna dela erraten dio. Azkenik, medioak horrelako istorio beltz baten inguruan ixil ixilak egoten dira.

la nuque raide.jpgEta, misterioa anpatzeko historio berri bat agertzen da, tiroketa pasa eta pixka bat geroxeago pasatzen da, eta zonalde geografiko berean. Gazte bat, bordale ingurukoa desagertzen da eta haren familiak bilaketak egiten ditu. Historio honetan, iduri du aginte judizialek bortxatu dituztela familiarrak ezagutzea beraien ez den seme bat. Susmo bat dago zeinean, atxeman izan den gorpua gure desagertutako lagunarena izan daitekeen...

Mina hor da oso gure Ipar Euskal Herriko erresistentzian. Ustekabeko hiltzeetaz hitz egin dut, Txomin, Ramuntxo eta Kristofena ; Maddirena aipatu dut soilik poliziaren arduragabekeria emanez. Eta Didierena, polizia batek bizkarrean jaurtikitako bala batek erahila. Bilana oso pisutsua zeineri gehitu behar diren larriki zauritutako militanteak. Kristofek bizitza galdu duen ekintzan, Patrick-i zango bat moztua zaio, eta Ttotte errotako aulki batean instalatua da GIGNekoek gainera tirokatu dutelarik haren arrastatzean. Beren engaiamenduaren biktima izan diren beste miilitanteekin alderatuz, Poporen desagerpenak, bere heriotzaz segur izanki, ezjakintasun handi eta anker bat uzten digu.

Ez dut dudarik errateko egun batez gure lagunaren desagerpenaren egia argituko dela. Estadoko seguritateko jende anitz dago lan egiten duena 1983 agorrila honetan eta baten batek bere kontzientzia xuritu nahi duela segur naiz. Nere kasuan, segurtasun bat bakarrik badut : ene lagunak bere ama adoratzen zuen. Horregatik ezinezkoa zait pentsatzea estualdi batean uzten ahal izan duela, berririk eman gabe. Badakit deituko zukeela, soilik erraiteko oraindik bizirik zegoela. Alta, ama horrek, desagerpenaren egunetik landa ez du sekulan bizitza izpirik jaso haren semeagandik. Ama, dagoeneko adintsua, hogoi urte pasa bere xokoan, egia goaitatzen ari dela minean eta faltan. Mendeku eta polemoika ororen gainetik, asmo bat daukat : norbait ama honen egoeran jar dadin eta eskain diezaion, azkenean, egia. Segeretu beltz hau ez delakoan argitaratua izanen Léon eko afera ez da iraganeko afera bat izanen. Non da Popo ?